XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asiera.

Astean Abadeak Deus in adjutorium meum intende (O Jainkoa, lagundu zadazu) esaten du.

Ta erriak erantzuten du: Domine ad adjuvandum me festina (O Jauna niri laguntzera laster etorri).

Gero Gloria Patri et Filio et Spiritui Sancto (Aintza edo gloria Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari).

Esan nai du: Jainkoa ezagutua eta goratua edo alabatua izan dedillla.

Gloria esatean au gertatzeko gogoa izan bear degu.

Salmoen azkenean esaten da.

Gero Apaizak: Dominus vobiscum (Jauna zuekin izan bedi) esaten du ta erriak: Et cum spiritu tuo (Baita zure animarekin ere).

Eta abadeak jarraitzen du: Benedicamus Domino (Jauna bedeinkatu dezugun) eta erriak: Deo gratias (Jainkoari eskerrak eman ditzaiogun) eta guztiaren azkeneko itzak Garbitokiko anima gaixoentzat izaten dira: Et fidelium animae per misericordiam Dei requiescant in pace (Eta fededunen animak Jainkoaren errukiaren bitartez atsedena (deskantsua) izan bezate).

Irakurle maitea Bezperetara igande-arratsaldean juan baño len salmoak esan nai dutena ondo oartuz, irakurri itzazu eta gero zure erriko eliz-gizonakin batean, biotz guztiz Jauna goratu zazu, bera madarikatzen duten beste askoren ordez.

Salmoak euskerara itzultzeko onako liburu au Vender Heeren PSALMI ET CANTICA BREVIARII begien aurrean euki det.